Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko
"Zirriborroak eta gero" alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da eguneroko bizitza auzo-harremanen eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko.
Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko
Karmele Jaiok
zaintzarako auzo-sareak fabulatzen ditu
Marrazkiak: Raisa Álava
Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina
Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:29 minutura arte (lehen atala). Gero, egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu heldu Karmele Jaiok botatako harimuturren bati:
- Nolako harremana duzu zuk bizilagunekin?
- Sentitu al zara inoiz "uharte"?
- Zaintza sareen inguruko utopia da "Eskailerapeko", zure bizitzako zaintza lanak utopikoak izateko zer aldatu beharko litzateke?
- "Bular bat" bilatzen du protagonistak. Zuretzat "bular bat" (izan) diren pertsonak nolakoak dira?
Pandemian egia da bizilagunekin baino, gure herrian, Aretxabaletan, herritarren batasuna izan zela gakoa. Gure herrian oso saltseroak gara eta beti daukagu festa egiteko aitzakia, baina konfinatuak egon ginean, gogoratzen dut larunbatero nola itxaroten genuen gure hitzordura. Herri guztia web orri batera konektatzen ginen eta bakoitza bere etxetik, baina aldi berean, herri guztiak kristoneko festa egiten genuen; balkoietan dantza egiten genuen, garagardoa eran, playback lehiaketa ere egin genuen... Hona hemen zazpi larunbat gaueko festen laburpena:
ErantzunEzabatuhttps://www.youtube.com/watch?v=XtkAEc_txl8
Karmelek Jaio esan duen bezala zorionez, dena ez zen txarra izan pandemia garaian.
Oso bideo polita Jessi
EzabatuPandemian bizi izan genuena ahaztu egin zait. Hala ere, horren aipuak entzuten ditudanean, garai hartan bizi izandako sentimenduak berpizten zaizkit. Etxebizitzetan uharte asko gordeta egongo ziren... Hainbat familia desegin zirela badakit. Ezin jasan egun osoa etxetik atera gabe.
ErantzunEzabatuBizilagunekin harremana izatea egungo bizimoduak zailtzen du, erlojuaren menpekotasuna eta norbanakoaren garapena helburu bihurtzen direlako. Nire bizilaguna duela gutxi hil da, isiltasunean. Berarekin topo egiten nuenean, oso gutxitan, irribarrea eta harrera beroa eskaintzen zizkidan. Bere heriotzaren berri izan nuen atarian eskegitako eskela irakurtzean. Hotza eta zirrara sentitu nituen, baita hutsunea eta haserrea ere. Kaiolatik noiz atera?
Nik ere ia ahaztuta neukan denboraldi hori. Bizilagun batekin eskaileretan egin nuen topo, oso argala zegoen. Hasi ginen hizketan. Lana galdu zuen eta jatekorik gutxi zeukan, bere anairen etxera balkaltzera joan behar zen baina ez egunero. Hori entzutean elkarrekin supermerkatura erosketak egitera joan ginen. Harritu ninduen berak erosketak egiten duen moduak, arroza, patatak, pasta... elikagai merkeak eta asetzekoak, fruta eta barazki gutxi.
EzabatuNire bizilagunekin oso harreman ona daukat. Konfinamendua hasi baino 3 hilabete lehenago gaur egun bizi naizen etxera heldu nintzen. Aurreko etxeak izugarrizko terraza zuen, gaur egungoak, berriz, ez dauka ezta balkoirik. Eskerrak egunero amaren etxera joan behar nuela, zaborra ateratzeko, botikak erosteko edo supermerkatuko erosketak egiteko. Konfinamendu bukatu ondoren auzoko bizilagunak ikusten nituen egunero. Normalean egunkaria irakurtzera joaten naiz etxea ondoan dagoen tabernara eta bizilagunekin harremana gero eta estuagoa geneukan. Haiek ez didate ezer eskatzen, adiskidetasuna sortu da eta hor daude behar dudanerako
ErantzunEzabatuGure eraikineko "eskailerapeko" sarea betidanik existitu da. Eraikin txiki batean bizi gara, bost familiak osatzen duten eraikin batean. Gu txikitatik ongi etorriak izan gara etxebizitza guztietan, batetik bestera ibili izan gara inolako arazorik gabe. Baliteke gure "eskailerapeko" sarea bitxia edo berezia izatea. Sumatzen dudanez, askok pandemiari itxaron behar izan dute horrelako sarea izateko. Baina gure kasuan, ondo jositako sarea mantendu da beti. Imaginatzen dut, tirabirak egon izan direla baina jasangarriak izan direla, urte askotan iraun duen sarea baita.
ErantzunEzabatuNire bizilagunak, adinekoak eta alargunak dira biak. Pandemia aurretik heldu ginen etxebizitza honetara. Hasieran, obrak egiten ari ginen bitartean, kexaren bat jaso genuen, baina bizitzera joan eta gero, harremanak aldatu ziren.
ErantzunEzabatuHeltzerakoan, etxebizitzako bizilagunen berri eman ziguten,nortzuk zituzten arazoak beste batzuekin, nolako jokaerak zituzten eta hauen zergatia…
Hitzegiteko beharra dute, hau dela eta, elkartzen garenean denbora luze ematen dugu elkarrekin hitzegiten. Zeozer behar dugunean, elkarri eskatzen diogu, oporretara goazela, abisatzen diogu elkarri zeozer gertatu ez gero, abisatzeko. Egoera hau luzaro iratea espero dut.
ErantzunEzabatuZenbat denbora konfinamenduan pentsatu gabe, bizitza oso bat igaro dela dirudi. Ematen zuen ezinezkoa zela horrelako egoera bat bizi izatea, baina benetan gertatu zen eta errealitate hori pairatu izan behar genuen. Oraindik ez dakit oso ondo nola lortu genuen, hala ere,modu batean edo bestean aurre egin egin genion. Gure gizartearen erresilientzia-gaitasuna asmatu ahal genuen baina handiagoa izan zen. Hori bai, horrelako testigintza pertsonala entzuterakoan burura etortzen zait zer egoera bortitzak eta jasanezinak bizi izan dira etxe batzuetan, uharte isolatu batzuetan.
Niretzat etxea babeslekua izan zen eta nahiz eta konfinamendua erraza ez izan horri esker eta daukadan sare sozialari esker eramangarriagoa izan zen, Halaber, zure etxea gartzela bat denean eta erasotzailarekin batera bizi izan behar baduzu, ezin dut ezta asmatu ze sufirmendua pairatu behar duzun.
Hori dela eta, edozein pertsona, ogia saltzen dizuna edo zure auzokide bat izan ahal da itxaropen-hari bat heldu ahal izateko, aukera bat sare txiki bat sortzeko eta babesa eskuratzeko.
Bai, kontakizun hunkigarria entzundakoa! Egia da harremanen mundua konplexua izan daitekeela. Egunean zehar, askorekin harremanetan jartzen gara, baina gutxik dakite benetan zer ari garen bizitzen. Harreman asko azalekoak dira. Gure bizitzaren estiloaren erritmoak, hau da, beti presaka ibiltzeak, ez du laguntzen horretan.
ErantzunEzabatuBaina badaude lagunak eta senideak gure inguruan, haiengan geure burua "jartzeko", gure barrukoa asaskatzeko, bizitzaren funtzezko momentuak partekatzeko... Bular bat bezalakoak direnak eta horiek ondo zaindu behar ditugu.
Bestaldetik, gure gizartean badaude baztertutako pertsonak ere; bere adinagatik, bere kulturagatik, bere egoera pertsonalagatik, edo ez dutelako "bere tokia" aurkitzen. Orain, inoiz ez bezala, anonimatuaren azpian ahazturik gera daitezke pertsonak. Eta uharte bezala sentitzea ez da berez negatiboa, behintzat propio aukeratzen denean .
Egia da, bularrak diren pertsonak inguruan ditugula eta zaindu beharrekoak direla.
EzabatuNik ere egunero ikusten ditut uharte gisa bizi izan nahi dituzten pertsonak. Gaztea nintzela, horietako batzuekin hitz egiteko aukera izan nuen. Propio aukeratutako bizimodua, gurekin bat ez datorrena, jarraitzen zuten eskubide eta askatasun osoz.
Pandemia pasa ondoren nire bizimodua aldatu da. Aldaketak batzuk pairatu izan ditut, hori dela eta, egoerak bultzatu nau erabaki batzuk hartzera. Zeintzuk dira benetako lagunak, bular "onak", benetan behar duzunean prest daudenak. Hori ez bada, hobe da "lagun" horiek baztertzea.
EzabatuMundua gelditu zen garai horretan nork bere buruari entzun zion. Zenbaitetan oihartzuna hain handia izan zen ezen errealitatearen gordintasuna jasanezina bihurtu zen.
ErantzunEzabatuZein gogorra izan zen eguneroko bizitzari filtrorik gabe begiratzea, errealidade gordinarekin aurrez aurre hitz egitea. Eta bakoitzak hondoa jo zuenean, orduan, berreraikitzen hasi ginen, eta hazi ginen. Orduko horretan hobeto egingo genuen, urkoari begira, auzokideari erreparatuz, bere behar oinarrizkoenak bermatuz, eta laguntzen hasi ginen. Hortik aterako baginen elkarrekin aterako ginen. Txaloak, sareak... ederra izan zen, gizateriaren gaineko konfidantza berreskuratzen hasiak ginen.
Baina batzuk beraien hortan mantendu izan baziren ere, beste batzuk nekatu egin ziren eta zelatatzen hasi ziren. Izan ere, auzokoa zaintzen eta juzkatu gabe ulertzen ez gaude batere hezituak.
Beharbada hori izango da gizkazkiaren patua. Azken batez gizakiak hutsak gara.
Zure iruzkina irakurri ondoren gogoratu ditut parrokiako guraso batzuekin izandako elkarrizketak. Batzuen ustez, konfinamendua oso aukera ona familia elkartuta egoteko izan zen, beste batzuen ustez, ordea, oso gogorra zen. Gure ikastetxeko ikasle batzuen etxeko egoera oso zaila zen eta pandemiak areagotu egin zuen.
EzabatuHondamendia, pandemia beste hitzetan: Guztioi eragin digu. Modu batean edo bestean. Batzuek orain ari gara nabaritzen hondamendiaren ondorioak. Lurrikara bat izango balitz bezala.
ErantzunEzabatuBatzuentzat lasaitasuna eman zien, sozializazio betebeharra ez zutelako bete behar.
Beste batzuentzat antsietatea eman zien, sozializazio betebeharra ezin zutelako bete.
Egia da bi urte pasa ondoren sozializazio egiteko moduak aldatu egin direla. Gure aurreko harremanak, askotan aldatu egin dira. Lehenetsi egin genuen batzuk, auzokideena, bizilagunena, besteen kalterako.
Pandemiak onena eta txarrena atera zuen guregandik. Eta nik etxean neukan onena. Eta banekien! Pandemiak baieztatu egin zidan, besterik ez.
ErantzunEzabatuHor izan ginen. Izan, ez egon!. Batak bestearen begira, zaintzen, laguntzen, mantentzen, maitemintzen, askotan ezer esan gabe (hitz gutxiko pertsonak garelako). Beti aurkitu genuen memento on bat esateko pentsatzen eta sentitzen genuena, beldurtzen gintuena, amesten genuena eta beti bestearen konplizitatea aurkitu genuen, etxetik atera barik.
Banekien eta, pandemia pasatuz gero, badakit!. Izan eta egon nahi dudan pertsonarekin naiz, nago. Are gehiago, izango eta egongo naiz. Eta ez dut uste, badakit, berak berbera sentitzen eta nahi duela. Izan, egon eta elkarrekin bizi garelako, elkarbizitza elkarrekin eraikitzen dugulako egunero, momenturo.
Zuk esaten duzun moduan pandemiak onena eta txarrena atera zigun. Erraz eta azkar ahaztu ditugu biak. Berekoikeria, enpatia falta, erantzukizun eskasa, besteak beste. Bestaldetik elkartasuna ere agertu zen. Espero dut sortutako elkartasuna ez desagertzea.
EzabatuKarmelek dioen modura hondamendi mota desberdin asko daude, bakoitzak bere mailara, bere bizitzara ekarriak. Agian batentzat txikikeria bat izan daitekeena beste batentzat munduaren azkena izan daiteke.
ErantzunEzabatuPandemia garaia berez izan zen garai latz eta iluna, horri gehitzen badizkiogu audioan kontatzen diren egoera tamalgarriak, jasan ezinezko momentu eta tragedietara hel gaitezke.
Gutako inork ez zuen pentsatuko virus baten erruz etxean ezin atera egon beharko ginatekeenik, gutako inork ez du usteko gure herrietan orain Palestinan edo Ukranian bizi duten moduko gerla bat izan dezakegunik… eta horrelako beste hainbat gertaera, gure ustez ezinezko, ditugu barneraturik, zientzia fikzioko etorkizun distopiko dirudigutenak, gertatzen diren arte.
Gustiz adoz. Guri gertatu arte ez dakigu zer den. Agian enpatia gehiago falta zaigu. Pandemia garaian egoeran bultzatu gintuen sormenaz bizitzera (lagunekin egoteko, kirola egiteko, behartsuei laguna emateko...). Espero dut ikasitakoa ez ahaztea.
EzabatuAsko gustatu zait “Zirriborroak eta gero” proiektua. Ez nuen ezagutzen, eta ez dakit zergatik, izan ere, parte hartzen duten hainbat pertsona ezagutzen ditut eta normalean horrelako ekintzen berri izateko aukera izaten dudalako. Oso interesgarria iruditu zait ideia, alternatiba horien inbentarioa ezagutzeko (asko dira!), testuak irakurtzeko eta entzuteko aukera ematen duelako (kalitatezko testuak gainera), utopia horiei buruz pentsatzeko, denbora tarte bat ematen digutelako gure bizimodua eta gizartea modu kritikoan aztertzeko eta etorkizunari begira zer nahi dugun erabakitzeko…
ErantzunEzabatuEta zer esan zaintza-sareei buruz… Egia da pandemia garaian sare horiek eraikitzen eta sendotzen hasi zirela hainbat tokitan eta guztiz beharrezkoak direlakoan nago. Baina oraindik bide luzea dugu aurretik. Atzo bertan greba egin genuen. Zaintza-lanak ziren aldarria. Guztion ardura eta erantzukizuna da. Bizitzak erdigunean!
Ez da pandemia bat behar hondamendia sentitzeko. Hondamendi mota asko daude gure bizitzetan, horiek ezkutatzen saiatzen garen arren. Batzuetan, gauzak ondo ez doazenean, erabaki okerrak hartu izan ditugunean edota bizitzak gainezka egiten digunean, porrota sentitzen dugu, norbanako porrota bakartia. Lotsa, ezina eta gaitasun ezaren ideiek putzu sakon eta ilunera kondenatzen gaituzte. Gutxitan ohartzen gara porrota kolektiboa dela, bizitza mota honetan duela oinarria, gaur egungo baldintza eta balioek eguneroko esklabutzara kondenatzen gaituztela.
ErantzunEzabatuPatriarktu eta kapitalismoa. Bi hitz, bi eredu, bi hondamendi. Amalurra, kolektiboa eta norbankoa kontrolatzeko eta esplotatzeko sortuak, botere harreman sendoen eta kontsumismo basatiaren bitartez kateaten gaituztenak.
Baina, ba al dira bestelako alternatibak, badira bestelako aukerak. Eta horiek kolektiboari lotuak daude, ezinbestean elkarlana eta elkarzaintzan dute oinarria. Eta hori ere pandemian ikusgai gelditu zen.
Gaur egun, zaintzen gaia borborka dagoen honetan, inoiz baino garrantzitsugoa da ikuspegia aldatzea eta sistema eredu berri bati atea zabaltzea.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuGero eta jende gehiago bakarrik eta baztertuta sentitzen den arren, adituek diote, gizakiok sortu ditugun gaur egungo gizarteak, mundu garatuaren zibilizatu horiek, ongizate-estatuan oinarritzen direla. Saldu digute maitasun betierekoa, dirua edo laneko arrakastatsu baten bidez lortuko dugula ongi bizitzea. "Nahi baduzu, ahal duzu". Are gehiago, guztiok bizimodu ordenatuta, grisa eta bideratuta jarraitu beharko genukela gure ametsak lortzeko. Zorionarekin topo egingo dut? Beldurra.
ErantzunEzabatuHortaz, oso erraza da pentsatzea baztertuta geratu diren pertsonak, hainbat egoera larritan sufritzen direnak, daudela egoera horretan zerbait gaizki egiteagatik. Izan ere, nik, besteok bezala, gauza bera pentsatu dut frustrazioa sentitu dudanean eta nire buru erruduna zigortu dut.
Baina ez, bizitza gozatzeko hamaika bide daude, milaka bizimodu, frikiak edo zentzuzkoak irudituko zaizkie batzuei, baina guztiak baliozkoak. Ez ahaztu.