Zipriztina - Amets Arazallus
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkartea k: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik. Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa: Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk: - Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean? - Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak? - Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua? Eta lehena? - Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo? - Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea? - Zer dakizu eskuz egiten? - Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?