Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz
Booktegiko proiektuetako bat ElkarrizKATEA saioa da. Bertan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dute. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikuslerentzat interesgarriak. ElkarrrizKATEAk literaturaz ikasteko aukera ematen digu, baita idazleen eta beren munduen gaineko informazioa jasotzeko abagunea ere.
Jarraian, ikusi "ElkarrizKATEA" proiektuaren baitan Ana Morales idazle, itzultzaile eta Xerezaderen artxiboko sortzaileak Iñigo Astiz kazetari eta idazleari egindako elkarrizketaren lehen zatia (17.minutura arte) eta egin iruzkinak blogean.
Nahi duzuna idatzi iruzkinetan, baina inspiraziorik behar baduzu:
- Poesiarekin gozatu al duzu inoiz?
- Baduzu olerki edo olerkigile kutunik?
- Ana Morales edo Iñigo Astiz ezagutzen zenituen?
- Xerezaderen artxiboan entzuteko literatura lantzen da; baduzu ohiturarik literatura entzuteko?
- Haurrekin irakurri al duzu inoiz poesiarik?
- Baduzu gogoan poesia eta hezkuntza uztartzen dituen esperientzia positiborik?
EDP Olerkia: https://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes7729
ErantzunEzabatu(esteka nabigatzailean kopiatu beharko duzue irakurri ahal izateko)
Egia da, ez naizela oso poesia zalea, baina poesia zer den azaldu behar banuen zera esango nuke; poesia, hitz, esaldi eta errima baino gehiago dela. Bihotza hitzetan jartzea eta sentimenduak askatzea. Sentimenduak adierazteko eta bizitza ulertzeko modu bat da.
ErantzunEzabatuIñigo Astizen Joemak eta Polasak liburua interesgarria irudi zait, bertako poemak oso umerotsuak eta jolasteko aukera paregabea ematen dutelako. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko aukera ematen dute.
Zu ere jolasean aritu zara, Jessi! Olerkiak "umerotsuak" direla diozu, eta #hitzokei kutsua hartu diot hitz berriari. Umorea, umeak, eroak... ideia asko bildu dituzu hitz bakarrean. Ederra!
EzabatuPoesiarekin erlazio bitxia dut, poema batzuk asko gustatzen zaizkit eta beste batzuk gorrotatzen ditut.
ErantzunEzabatuNormalean gogorrak, krudelak, zerbait barnean mugitzen dizutenak atsegin ditut eta nire idazle gustukoenetakoak Charles Bukowskik horrelakoak idazten ditu.
Nik ere idatzi izan ditut poemak, sarri irudiekin lotuta, ALEA aldizkarian adibidez eta baita aspaldi, argitaratu gabeko liburu batean ere.
Ikasleekin, umeekin lantzeko, adibidez poema hau erabil daiteke:
PINTURA
Umetan denok marrazten genuen
denok zikintzen papera
beldurrik gabe
garunean txertaturik, oroimenean ditugu
txikitan margoturiko
enbor marroi sendo eta hosto berdeko zuhaitza
teilatu gorri eta leiho karratuko etxea
marra hori laranjadun eguzkia
koloretako hostotxodun lorea.
Ilusio hori pixkanaka galduz goaz
beste behar, kezkak handituz
marrazteari uko egiten diogu,
ez dakigula
itsusiak direla,
lotsa ematen digu erakusteak
ez gara saiatu ere egiten
ez du baliorik
ez du garrantzirik
zertarako esfortzua?
guztiz zokoratzen dugu pintura.
Bera da poesiaren bidea
haurtzaroko kuriositatea, sormena, momentuko bizipena,
non guztia ikasteko duen ume bat baino poeta handiagorik?
Ana Moralesek Iñigo Astizi egindako elkarrizketaren lehenengo minutuak entzun ditut. Ana Morales ez nuen ezagutzen; blog honek eman dit aukera hori. Horri esker ere, bere podcast baten zatia ere entzun dut eta aitortu behar dut inoiz ez dudala literatura entzun. Betidanik liburuetako orrietako hitzak irakurtzea gustatu zait eta ezta planteatu entzutea ere. Baina, modu horrek ematen du aukera istorioa apaintzeko musikarekin, intonazioarekin ... eta horrela begiak itxita, goxatzeko literaturaz beste modu batean.
ErantzunEzabatuOlerkia irakurtzeko ohiturarik ez daukat. Literatur mota hau irakurtzeko modu berezi bat erabili behar delakoan nago. Patxadaz irakurtzea exijitzen dizu poesiak; horrela hitzek zure baitan hausnarketa, zirrarak, sentimenduak, ideiak ... sortarazten dizkizute. Hala eta guztiz ere, beti ez dira ulergarriak izaten. Baina, batek barrutik sakonki ukitzen zaituenean, aztarna handiagoa utz dezake eleberri on batek baino.
Amaitzeko, ipuinak bide polita izan daiteke poesia umeei helarazteko.
Azken bolada honetan poesia nonahi ikusi eta hurbildu egin zait. Poesia liburuak topatu ditut nahi gabe. Poemagileek, poesia liburuak argitaratu dituzten horietakoek, hitz egin didate inoiz bideo baten bidez.
ErantzunEzabatuPoesia gustatu egin zait. Aukera ematen didalako nireganatzeko. Gustatu egin zait une batzuetan, ez guztietan. Gustatu egin zait inoiz pentsaarazi egin didalako.
Euskal poesiari buruz, baina, oso gutxi dakit. Uste nuen zailegia izango zela, poesia izanda, ulertzeko edota nereganatzeko. Baina ikasten nabil. Ikasten, ezagutzen eta gozatzen.
Benedetti dioen bezala, ez dut amore emango, eta jarraituko dut ikasten, ezagutzen eta gozatzen.
Iñigo Astizen joemak eta polasak liburua irakurtzen ari naiz baina hemendik aurrera beraren beste liburu bat ere irakurri nahi dut, Analfabetoa, hain zuzen ere. EDP poema liburu horretan agertzen da eta elkarrizketan poema horri buruz hitz egiten dute Astizek eta Moralesek.
ErantzunEzabatuPoesian ez naiz asko aritu eta oso interesgarria iruditu zait nola egiten ditu Astizek bere olerkiak. Alde batetik ideiak hor izaten ditu eta batzuetan elkartzen dira eta sortzen zaizkio poema batean, lekua denbora elkartzen denean sortzen den modu berberan.
EDP poema honetan eguneroko kontu bat agertzen, bere poema guztietan gertatzen den bezala. Kasu honetan kaldera hondatzen da eta bikotekidea egoerak harrapatu du dutxan, besteak ura sutan berotu behar du bestearentzat eta hortik poema doa, hasieratik, kaldera ekoizten duten herrian eta bukaeran maitasuna.
Egia esan behar badut, ez naiz oso olerkizalea. Nire mesanotxean beti liburu sorta bat dagoen arren, ez da poesia izaten. Pereza ematen dit, eta, ziur asko, beldurra ere. Oso intelektuala den zerbaitekin lotzen dut, sakona, prozesu mental konplexua eskatzen duena. Eta ez dut nire burua hor kokatzen, ez dut neure burua hori egiteko gai ikusten.
ErantzunEzabatuBaina, azken asteetan, irakurketako eskoletan poesia lantzen egon gara eta nire ikuspegia aldatzen ari da. Gerta liteke poema baten “benetako zentzua” ez ulertzea, edo besteek ikusten duten mezua ez jasotzea, edo oso azaleko interpretazioa egitea… baina hala ere poesiarekin disfrutatzea, ezta? Aurreko astean, bi poesia liburu irakurri ditut (haur eta gazte literaturako bi liburu, bai, baina poesia) eta helburu bakarra nuen: disfrutatzea. Uste dut, horrela, poliki-poliki, hurbildu egingo naizela mundu horretara, nire beldurra lausotuz joango dela eta beste mundu batean sartzeko aukera izango dudala.
Gainera, orain elkarrizKATE honetan aipatu duten ideia batek nire gogoeta eta erabakiari indarra eman dio, esan baitute “ez ulertzeak badauka zerbait noblea” edo “ez dut ulertzen eta liluratzen nau”.... Hortaz, ez badut ulertzen ere, ezin al dut gozatu?
"Baita hondakinak ere" poesia bildumean gorputzaren ideia atzean izan zuen Iñigo Astizek. "Analfabetoak" liburuan, aldiz, lekua eta denbora. Oso interesgarria izan da Iñigo Astizi entzutea eta ondora ekartzea sortzailearen burutazioak. Idazleak erakusten digu zein den bere olerkien motorra eta zein pasabidetatik eramaten duten musek sormen prozesuan. Ana Morales ere gozatzen ikusi dugu poetaren unibertsoan sartzen saiatu denean.
ErantzunEzabatuGehien gustatu zaidana izan da eguneroko gauza xumeak direla Iñigo Astiz inspiratu egiten dutenak: gelditzea eta zer gertatzen den itxarotea, lurra irenstearen ondoriozko sentimenduak, pandemiak ekarri zuen tele-komunikazioa urruneko herrietako jendearekin...
Ondorioz, sentikortasun handiko idazlea dugu Iñigo Astiz, mundu ugari sortzeko gai dena harea-pikor batetik. Horrek guztiak eguneroko gauza txikiekin esperimentatzera gonbidatzen gaitu, baita jolastera ere, errutinak eragindako asperdurari lekurik utzi gabe.
ErantzunEzabatuBetidanik oso harreman gutxi izan dut poesiarekin, eta beti izan da saihestu dudan zerbait. Bakarrik haur olerkiekin esperimentatu eta jolastu dut, umeekin dena errazagoa iruditzen zaidalako eta egiten dudana egiten dudalako ez dut inoiz sentitzen epaitzen nautela.
Hori dela eta, oso denbora gutxi eskaini diot helduetzako poesiari. Hala ere, iralen esperimentatzeko eta harremana estutzeko aukera izan dut eta konturatu naiz ezjakintasunak eragindako beldurra zela poesiari denborarik ez emateko arrazoietako bat.
Oso pertsona arrazionala naiz eta zaila egiten zait anbiguotasunean mugitzea. Ez zaizkit gustatzen amaiera irekiak, abstrakzioa, interpretazio anitza… Onartu dezaket interpretazio ezberdinak egon daitezkela baina behar dut egilearen ikuspunta jasotzea, horrek ziurtasuna ematen dit eta.
Eta olerkigintza justu kontrakoa da, abestiak bezalaxe. Egileek idazten duten zerbait milaka ulerkentza ditu, eta sentimendu eta emozio oso desberdinak eragin ditzakete pertsonengan. Horregatik, kostatzen zaidalako, uste dut nire erosotasun-eremutik irten behar dudala eta nire buruari esperimentatzeko eta sentitzeko aukera eman behar diodala. Neure sentimenduak bizitzea, eta ez itxarotea, ezta konparatzea ere, gainerakoei eragiten dietenekin. Hau da, nire sentimenduak eta emozioak baliozkotzea, besteen iritziak edo interpretazioak kontutan hartu gabe.
Hori bai, oso kontziente naiz horrek guztiak, betiko moduan, ziurtasunarekin erlazio estua dauka. Hau da, inoiz ez nagoela maila berean pentsatzea, besteen iritziak eta argudioak nireak baino hobeak direla sentitzea, ez naizela gai besteen antzera interpretatzeko edo transmititzeko… Alegia, iruzurgilearen sindromea
Elkarrizketa hau oso interesgarria iruditu zait bertan Iñigok kontatzen bait digu nola egiten dituen bere poemak, batzuk, oso egoera arruntetik abiatuta, esperimentuak deitzen ditu, hauek egiteko esperimentatu du gertatzen dena egoera horretan. Beste batzuk, berriz, bizipen desberdinak bizi eta gero, bertan ditu ideia guztiak beraien artean talka egiten dute eta poema ateratzen zaio. Harrigarria iruditu zait.
ErantzunEzabatuBetidanik iruditu zait poemak idaztea zaila dela, kontutan izan behar dituzulako hainbat gauza ( erritmoa, errima neurria, baliabide literarioak…), ez dela bakarrik barrutik ateratzen zaizun zeozer eta paperean idatzita uzten duzun zerbait, forma eman behar zaio.
Elkarrizketa entzuterakoan, poemak irakurtzeko gogoak piztu zaizkit. Iñigok esperimentuetan bizitako bizipen berdinak sentitzen ditudan jakinarazteko.
Poemak irakurri egin behar izan ditudanean, nahiz eta saiakera egin, haiek ulertzea kostatu/kostatzen zait. Horregatik ez naiz oso poesia zalea.
ErantzunEzabatuHala ere idazleek poemen bitartez sentimendu, egoerak, etab. adierazteko erabiltzen dituzten formula ezberdinek harritzen7liluratzen naute.
Iñigo Astizek esan duen bezala, pertsona ezberdinek poema bera guztiz desberdin interpreta dezakete. Hori polita iruditzen zait.
Zintzotasun zein penaz poesiak nire mundu txikian leku are txikiagoa duela onartu behar dut. Halere, poesiak zirrara berezia sortu izan dit maiz. Poesian, hitzek bestelako zentzua hartzen dute, elkarren artean lotura ezinezkoak egiteraino, eta horrek buruan biraka ditudan pentsamendu automatiko eta absolutistekin talka egiten du. Poesiak bestelako munduak irudikatzeko aukera ematen dit, eta poesian, dena posible denez, aukerak zabaldu egiten dira ulermena infinituraino hedatuz. Azken batean, poesia hizkuntzaren jolas-sortzaile gisa ulertzen dut; hitzen eta esanahien arteko korapiloetan galdu egiten den jolas magikoa. Eta poesia sortzaileak aparteko hizkuntz botereak dituzten pertsonaiak direla ere pentsatzen dut.
ErantzunEzabatuPoesia adiazteko aberatsen gauza da. Hori da nire ondorioa, hau entzun eta gero. Baina ez dut esan nahi zuk aberatsa izan behar duzula, baizik eta zure bizitza. Eta, zer da bizitza aberatsa izatea? Bada pertsona eta bizitza aberatsa izatea bizipenak edukitzea, galderak sortzea eta denbora edukitzea da:
ErantzunEzabatu* Ezer ez baduzu bizi, bizipen horietatik ezer ez baduzu hartzen, barrengo hutsa besterik ez badago, zer sortu ahalko duzu? Zer transmititu ahalko duzu?
* Bizipenetatik jaioko dira galderak eta galdera da zienziaren ama (hori betidanik esan da) baita poesiaren aukera ere.
* Eta galderei bueltak emateko denbora behar-beharrezkoa da. Denbora, lasaitasuna, patxada (oso hitz polita iruditzen zait) amets egiteko, imajinatzeko, sortzeko.
Eguneko bizitzan, edozein lekutan eta edozer egiten, begiak irekita baditugu, izugarrizko bizipenak eduki ditzakegu. Ohiko gauzek, eguneroko gauzek, betetzen dute bizitza. Galderak planteatzea ez da gauza automatikoa, intentzioa eta nahia behar dira eta ez da guztion desioa (batzuek diote zoriontsu izateko hobe dela galdera asko ez egitea, bizitzea baizik). Eta azkena, denbora, agian desiratuena eta faltan gehien botatzen dena. Maiz eramaten dugu bizitza zoro bat non ez dagoen arnasa hartzeko astirik ere. Noiz geldi gaitezke irakurtzera, baiestera, pentsatzera, amets egitera, hori egin nahi dugun beste arrazoirik gabe?
Hiru gauza horiek, hau da, bizipenak, galderak eta denbora, garrantzitsuenetarikoak dira poesia idazteko nahiz eta ez bakarrak. Anari eta Iñigori entzunda, sensibilitatea eta kultura zabala ikusten da haien atzean eta, sensibilitate eta kultura horien azpian, irakurketa, ikasketa, denbora eta dedikazio handia. Agian hori (sensibilitatea eta kultura) da bizitza aberatsa izateko, poesia idazteko eta zoriontsu izateko giltzarik funtsezkoena.