Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko
" Zirriborroak eta gero " alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da eguneroko bizitza auzo-harremanen eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko. Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko Karmele Jaiok zaintzarako auzo-sareak fabulatzen ditu Marrazkiak: Raisa Álava Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:29 minutura arte (lehen atala) . Gero, egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu heldu Karmele Jaiok botatako harimuturren bati: - Nolako harremana duzu zuk bizilagunekin? - Sentitu al zara inoiz "uharte"? - Zaintza sareen inguruko utopia da "Eskailerapeko", zure bizitzako zaintza lanak utopikoak izateko zer aldatu beharko litzateke? - "Bular bat" bilatzen du protag